25. Zegama-Aizkorri 2026ko maiatzaren 17an jokatuko da
Mendi maratoiaren 25. edizioa jokatuko da; Junior Trailaren 15.ena eta Kilometro Bertikalaren 12.ena. Maratoiaren aurre izen ematea urtarrilaren 12tik 23ra egongo da irekita.
Elhousine Elazzaoui aurtengo edizioko irabazlea, Zegamako helmuga gurutzatzen. Roger Salanova Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren antolakuntza taldeak atzo jakitera eman zuenez, 2026ko maiatzaren 17an jokatuko da «mundu mailako mendi maratoirik esanguratsuenaren» 25. edizioa. Egun berean jokatuko da 15. Zegama-Aikzorri Junior Traila eta bi egun lehenago, maiatzaren 15ean, 12. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala.
«Maiatzaren 17an ehunka zalek hegan eramango dituzte korrikalariak munduko mailako ikur diren parajeetara, Santi Spiritura, esaterako», diote, zabaldutako prentsa oharrean. Golden Trail World Serierako proba puntuagarria izango da 25. edizikoa ere. Aurten ere, 225 plaza zozkatuko dituzte korrikalarien artean.
Aurre izen emateak
Probarena berarena bezain garrantzitsua izan ohi da, aurre izen emateen datak noiz irekitzen diren jakitea. Hala, mendi maratoiko dortsalen zozketan parte hartzeko aurre izen ematea urtarrilaren 12an ireikiko da, 12:00etan kronoak.com izen emate plataforman. Urtarrilaren 23a izango da izena emateko azken eguna. Era berean, urtarrilaren 26an irekiko dira Junior Trail eta Kilometro Bertikalerako aurre izen emateak. Dortsalen zozketa otsailaren 20an izango da.













