Adiskidetasunari buruzko ‘Artea’ antzezlana, Itsason
Arte modernoa aitzaki hartuta, adiskidetasunari buruz hitz egiten duen antzezlana da.
'Artea' antzezlaneko kartel iragarlea, hiru aktore protagonistekin. Hitza Artea antzezlana eskainiko dute larunbatean, urriak 11, Itsasoko Alegiko pilotalekuan, 19:00etatik aurrera. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktore ezagunak dira hiru lagunen arteko komedia honen protagonistak. Arte modernoa aitzaki hartuta, adiskidetasunari buruz hitz egiten duen antzezlana da.













