Errelebo lasterketa jokatuko da ehunka haurren parte hartzearekin
Bealak taldeak antolatutako errelebo lasteketaren iazko irudia. Argazkia: Lasterketa.eus Bealak taldeak antolatutako XIV. Errelebo Lasterketa etzi, larunbata, jokatuko da, eta Goierriko ehunka haurrek parte hartuko dute, lauko taldeetan banatuta. Igartza auzo inguruan burutuko den lasterketak giro alaia eta bizia sortzea aurreikusten dute antolatzaileek aurreko edizioetan bezala, parte-hartzaileek taldekako lankidetza eta elkarlana praktikan jartzeko aukera izango dutelarik. Ekitaldiak hainbat kategoria izango ditu, ondorengoa izango delarik irteeren ordutegia: 09:00etan, alebin mutilen hasiera; 10:15ean, alebin neskak lehiatu dira; 11:30ean, benjamin neskak; eta 12:30ean benjamin mutilak.













