Gipuzkoako Biraren 14. etapa, larunbatean
Amezti mendi elkarteko kideak egindako irteeretako batean. Amezti Zegamako Amezti mendi elkarteak Gipuzkoako Biraren 14. etapa osatuko du larunbat honetan, urriak 11, Hernaniko Ugaldetxo auzoan hasi eta Aritxulegira (Oiartzun) arteko etapan. 7:00etan irtengo dira Zegamatik eta 6 edo 7 orduko ibilaldia egingo dute gero. Gipuzkoako Biraren azken aurreko irteera da asteburu honetakoa. 2026ko udaberrian amaituko dute Bira, Aritxulegitik Hondarribiara eramango dituen etapan.













