Hamazazpi gaztek hasi dute Begirale Titulua lortzeko formakuntza
Udalak azpimarratu du ekimen honek gazteen prestakuntza indartzen eta euskararen erabilera sustatzen laguntzen duela.
Formakuntzan parte hartzen ari diren gazteak. Beasainen abian da Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale Titulua lortzeko ikastaroa. Guztira 17 gazte ari dira parte hartzen formazio honetan, eta horietatik zazpi Beasaingoak dira.
Ikastaroa Hezten elkartearekin elkarlanean antolatu du Beasaingo Udalak, eta bere helburua da gazteei euskaraz aisialdi hezitzailean aritzeko gaitasuna ematea, aldi berean lan-aukerak sustatuz.
Udalak azpimarratu du ekimen honek gazteen prestakuntza indartzen eta euskararen erabilera sustatzen laguntzen duela. Formazioa larunbat goizetan izango da, eta maiatzaren 9ra arte luzatuko da.
Hezten elkarteko adituek gidatutako ikastaro honek jarduera praktikoak, talde dinamika eta hezkuntza-balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen ditu, gazteek etorkizunean aisialdi hezitzaileko taldeetan aritzeko beharrezko tresnak eskuratu ditzaten.













