Urriaren 23ra arteko erosketek saria izan dezakete
Ordizian denetik eros daitekeela erakusten duen 'Ongi etorri' kanpaina jarri du martxan Ordizian elkarteak. 500 euroko 3 hiru erosketa txartelen zozketan sartuko dira bezeroak.
Herritarrak Ordizianen bulegoan bonuak erosten, iazko azaroan.Ordiziako Udala Ordizian elkarteak Ongi etorri izeneko kanpaina jarri du martxan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. Elkarteak azaldu duenez, “udalerriko establezimenduen arteko batasun irudia transmititu” nahi du kanpainak, aldi berean tokiko kontsumoa bultzatuz eta Ordizian denetarik erosi daitekeela erakutsiz. “Elikagaiak, jostailuak, arrpa, etxetresna elektrikoak, liburuak, papertegia, altzariak, bitxiak…”.
Hala, arlo ezberdinetako establezimenduek parte hartuko dute: informatika, kosmetika, nekazaritza produktuak, dekorazioa, aseguruak, osasuna… “Kaleetatik paseatzen ari diren pertsona guztiak establezimenduetara sartzera gonbidatu nahi ditugu, ongi etorriak direla eta konpromisorik gabe sartu, begiratu eta galdetu dezaketela esan nahi diegu”.
Batetik, establezimenduek alfonbra bat jarriko dute sarreran kanpainaren leloarekin. Bestetik, bezeroak 500 euroko hiru erosketa txartelen zozketan sartuko dira gaurtik (urriak 9) urriaren 23ra bitartean egiten dituzte erosketengatik. Urriaren 23an egingo dute zozketa Ordizianen bulegoan, 13:15ean.
Ordizianek nabarmendu du “Ordiziako establezimendu guztiek osatzen duten sare komertzial handia” erakusten duela kanpainak. “Bezeroek behar dituzten produktu eta zerbitzu guztiak hemen bertan dituztela erakutsiz, eskura, hurbiltasunak soilik eskain ditzakeen erraztasun eta konfiantzarekin”.













