Pertika erakustaldia egin dute Ordizian
Pertika erakustaldia egin dute gaur arratsaldean Ordiziako Plaza Nagusian. Txindoki Atletismo taldeak antolatzen du erakustaldia urtero, hiru herri nagusietan txandaka: iaz Lazkaon egin zuten, eta duela bi urte Beasainen. Horra hor ekitaldi ikusgarri horretako argazki batzuk.













