Zaldibiarrak Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira
Eguraldi bikaina lagun, zaldibiarrak jaietako azken eguna ospatzen ari dira: Kuadrillen Eguna. Goizean puzgarriak izan dira eta Jun da Jo txarangarekin kalejira egin dute. Ondoren, plazan bazkaldu dute. Arratsaldean, 16:30etik 19:30era, puzgarriak izango dira Restin. 18:00etan kuadrillen arteko jokoak izango dira eta jarraian kalejira egingo dute Jun da Jo txarangak girotuta. 23:00etan Akerbeltz taldeak joko du eta ondoren Oihana Begana DJarekin dantzatuko dute.












