Bakardade ez hautatua hizpide, zineforumean
Gertu kultura egitasmoaren baitan, bakardade ez hautatuari buruzko zineforuma antolatu du Ormazitegiko Udalak datorren astean. Zineforumean gai hau lantzen duten ikus-entzunezkoak eskainiko dituzte eta ondoren, solasaldia izango da herriko hainbat eragile, aditu eta hala nahi duten herritarren artean.
Miren Martinez, Ormaiztegiko Udaleko gizarte langilea; Rosarito Berasategi eta Aurelio Magallanes, Oin-harriak jubilatu elkarteko ordezkariak; Lurdes Azpiazu, Zumalakarregi Museoko koordinatzailea; Ione Zabala, Ados teatroko ordezkaria eta Garazi Ezkurdia eta Isabel Rebollo erizain ormaiztegiarrek hartuko dute parte solasaldian. Dinamizatzaile lanetan arituko dira, bestalde, Itziar Arozena, parrokiako kidea eta Marijose Ruiz de Zuazo, Ormaiztegiko Udaleko Berdintasun zinegotzia.
Gaiaren inguruko interesa duten herritarrak Zineforum honetan parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek. Urriaren 21ean, asteartea, 19:00etan, gizarte etxean.













