Gipuzkoako Biraren azken aurreko etapa ere osatuta
Hernani eta Oiartzun artean osatu zuten pasa den asteburuan Gipuzkoako Biraren 14. etapa. 2026Ko udaberrian emango diote amaiera proiektuari.
Amezti mendi elkarteko kideak, pasa den larunbatean. Asier Berasategik utzitakoa. Zegamako Amezti mendi elkarteak Gipuzkoako Biraren 14. etapa osatuko zuen pasa den asteburuan, Hernaniko Ugaldetxo auzoan hasi eta Aritxulegira (Oiartzun) arteko ibilbidean. Egun osoko irteera izan zen, 6 edo 7 orduko osterarekin. Asier Berasategi elkarteko kideak adierazi duenez, “oso ondo joan zen; ibilbidea aldapatsua izan da baina eguraldia primerakoa eta bideaz gozatzeko aukera izan genuen. Mendia eta itsasoa ikusteko aukera izan genuen”.
Gipuzkoako Biraren azken aurreko irteera izan zen larunbatekoa. 2026ko udaberrian amaituko dute Bira, Aritxulegitik Hondarribiara eramango dituen etapan. “Hondarribiko bistak eta kresal usaina” somatu dituzte azken aurreko bira honetan, udaberrian, 15. etapa amaitu eta gero, bazkari batekin emango diote amaiera proeiktuari.



















