Herri festak trafikoan eragingo du Ezkioko kaskoan
Ezkioko kaskoa.Josune Zarandona Herri festa egingo dute larunbat honetan Ezkion. Herritarren arteko herri kirol jaialdia izango da 12:00etan eta herri bazkaria 14:00etan. Bazkalostean, zezen mekanikoan ibiltzeko aukera izango da. Gari eta Txibilter trikitilariak egun osoan ariko dira, eta iluntzean, Trikidantzekin erromeria dago.
Herritarren arteko herri kirol jaialdia dela eta, Ezkioko kaskoko errepidea denbora tarte batean moztuta egongo da. Argindegi ostatu aurrean itxiko da eta ezingo da bertatik Pagoa eta Arantza-txiki aldera pasatu.













