Leireko mendilerroa eta Esako termara irteera antolatu du Oamendik
Irteera bihar izango da. Urte amaierara arteko beste hainbat ekintza ere, prest dituzte dagoeneko.
Esako urtegiko termak, Tiermas herrian (Zaragoza, Aragoi, Espainia).Hitza Zeraingo Oamendi kirol klubak urte amaierara arteko egitarauaren berri eman du. Asteburu honetan emango diote hasiera, bihar Leireko mendilerrora eta Tiermasko (Zaragoza, Espainia) Esako urtegiko termara egingo duten irteerarekin. Irteeran parte hartu edo informazio gehiago eskuratzeko 658 737 205 telefonora deitu daiteke.
Urte amaierara bitarte, bestelako hainbat ekintza ere antolatu dituzte. Hala, azaroaren 1ean, 6. ginkana izango da eta azaroaren 29an, rokodromoa. Abenduaren 11n, mendiaren nazioarteko egunarekin bat eginez, film baten emanaldia antolatu dute. Abenduaren 13an eta 14an, Olentzero eta Mari Domingiren ekimenarekin bat eginez, laguntzen arituko dira frontoian. Urtea amaitzeko, abenduaren 31n Aizkorri eta Urbiara mendi irteera antolatu dute.













