Nafarroara irteera antolatu du Idiazabalgo mendi sailak
Urederraren iturburua eta Pilatosen balkoia bisitatuko dituzte, besteak beste.
Ubabako zirku karstikoa Urbasako natur parkean. Hitza Idiazabal Kirol elkarteko mendiko sailak Nafarroara irteera antolatu du biharko. Herriko plazan egin dute hitzordua 8:00etan, ibilaldiari hasiera emateko. Handik Ubaba begiratokiko aparkalekura joango dira, Bakedano aldera hartuta, Pilotasen balkoitik pasatzeko. Ibilbidean zehar, Urederraren iturburua eta Bakedano eta Zudaire herriak bisitatuko dituzte.
Ibilaldiak 6 bat orduko iraupena izango du eta hamaiketakoa norberak eraman beharko du.













