Torto Beer Fest-en bosgarren edizioa ospatuko dute Ataunen
Egun osoko jardunaldia antolatu dute larunbaterako. Arratsaldean irekiko da zerbeza feria.
OLYMPUS DIGITAL CAMERAAimar Maiz Torto Gazte Asanbladak Torto Beer-en bosgarren edizioa ospatuko du bihar. Gazteen arteko jolasekin hasiko dute jardunaldia (12:00), marianitadaz lagunduta. Bazkaria egingo dute segidan (14:30), eta bingoa izango dute ondoren, bazkalostea girotzekoa. Arratsaldean irekiko dute zerbeza feria (18:00) eta Palestinaren aldeko elkartasun argazkia aterako dute bertan. Afalostean, festa-giroa nonahi izango da, Irtenbide, DJ Naza eta Lizarrustirekin. Animatzeko eta bertaratzeko deia egin die ataundarrei.













