Adin Etxe jubilatu elkarteak 25. urteurrena ospatuko du aste honetan
Idiazabalgo adinekoen eguna, artxiboko irudian.Idiazabalgo Udala Bihar beteko dira 25 urte Adin Etxe jubilatu elkartea sortu zutela Idiazabalen. Urteurren berezi hau ospatzeko aste guztirako egitaraua prestatu dute. Gaur emango diote hasiera ekintza sortari. 17:00etan, 25 urte hauetako bilduma labur bat egingo dute eta ondoren, Gipuzkoako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko lehendakari ohiak hitzaldia eskeiniko du.
Bihar, asteartea karta jolasak egingo dituzte, seiko urrean eta eskoban. Asteazkenean, urriak 22, toka, igel, bingo eta hodi txapelketa jokatuko dute. Ostegunean, hilak 23, mus eta punttu txapelketak jokatuko dituzte eta ostiralean, Aizkorpe bailarako elkarteen arteko mus, toka eta igel txapelketak jokatuko dituzte. Ekintza guztiak 17:00etan izango dira, elkartearen egoitzan eta bukatutakoan sari banaketak eta mokadutxoa izango dira.
Larunbatean emango dituzte amaitutzat urteurreneko ekintzak. 11:00etan ibilbaldia egingo dute, parte hartzaileek ibilbide luzea edo motza egiteko aukera izango dutelarik. 12:15ean festa amaiera egingo dute, mokadutxo batekin.













