Beneditarren fundaziora bisitak, herrikako hitzarmenei esker
Aste honetan hasi eta azaro bukaera arte iraungo dute bisitek. Ostegunean hasiko dira, eta itsasoarren txanda izango da.
Juan Joxe Agirre artxibozain beneditarra, artxiboko irudian. Iñaki Gurrutxaga Lazkaoko Beneditarren Fundazioak goierritarrei bideraturiko bisita gidatuak antolatu ditu; aste honetan hasi eta azaroaren bukaera arte, hitzarmena duten Goierriko herrietako biztanleentzat antolaturiko bisita gidatuak izango dira, udaberrian egin bezala. Ostegunean hasiko dira, eta itsasoarrak izango dira bisita jasotzen aurrenak; ostiralean, berriz, idiazabaldarren txanda izango da eta urriaren 30ean, ataundarrena. Gainontzeko herriek, berriz, arazoan izango dituzte: 7an gabiriarren txanda izango da, 14ean aramar eta legorretarrena, 20ean olaberritarrena, 21ean mutiloar, segurar eta zegamarrena, 27an beasaindarrena eta 28an, azkenik, ezkiotarrena.
Bisita guztiak 18;30etatik 20:00etara egingo dira, eta plaza mugatuak daudenez, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, 943 888 781 zenbakira deituta edota lbf@lbf.eus helbide elektronikora mezua bidalita. Bakoitzak bere herriko bisitarako eman beharko du izena.













