Azaroaren 9an egingo dute Ezkioko bigarren eskuko azoka
Maiatzaren 18an egin zen azkeneko bigarren eskuko azoka Ezkion.Lide Egizala Ezkioko bigarren eskuko merkatua egingo dute berriz, azaroaren 9an. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, eta ohi bezala 11:00etatik 15:00etara egongo da azoka bisitatzeko aukera Topa ostatuaren inguruko eremuan.
Ezkioko Udaletik jakitera eman dutenez, azokan parte hartu nahi dutenek azaroaren 4ra bitartean izango dute izena emateko aukera. Ezkioko udaletxean bertan edo 943 21 13 03 telefonora deituta egin daiteke izen ematea.
Etxean jada erabiltzen ez diren objektu, altzari edo artikulu ezberdinetatik hasi eta liburu, disko, arropa edo jostailuak jarri daitezke salgai azokan. Salerosketaren bidez, erabiltzen ez diren objektuei bigarren bizitza bat ematea da azokaren helburua. Parte hartzaile bakoitzak udalak jarritako mahai bat izango di eskuragarri salmentarako.













