Boxeo Gaua, azaroaren 15ean Ormaiztegin
Amateur mailako zortzi borrokaldi izango dira, eta neo-profesionalen mailan eta profesionalen mailan, bana.
Boxeo Gaua iaz, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian.Angel Elorza Zubipe kiroldegia boxeo ring-a bihurtuko da beste behin, datorren azaroaren 15ean. Ander Deunaren jaien atarian, Bixeo Gaua antolatu dute berriz egun horretarako. 20:00etan irekiko dituzte Zubipeko ateak eta hainbat borrokaldiz gozatzeko aukera izango da.
Amateur mailako zortzi borrokaldi izango dira eta neoprofesionalen mailan eta profesionalen mailan, bana. Aurten ere, Ordiziako boxeo eskolako Xubi, Israel Echeverria eta Erlantz Tejada boxeolarien debuta izango da elite mailan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Ormaiztegiko Maria Eugenia Lasa janari dendan, Beasaingo Alondra ile-apaindegian, eta Ordiziako Boxing Klubean (Majori kiroldegian) eta Zortziko tabernan (Altamira auzoan). Sarrerak aldez aurretik 13 euroan salduko dituzte eta egunean bertan, leihatilan 15 euroan eskuratu ahal izango dira.













