Garagardo eta gazta dastaketa Basaberekin
Ostiralean izango da, Igartzako jauregian.
Basabe Legorretako garagardo artisau etxeak garagardo eta gazta dastaketa antolatu du biharko, 19:00etan, Igartzako Monumentu Multzoan. Hiru Basabe artisau garagardo erdi, eskualdeko hiru gazta desberdin eta artisau ogia dastatzeko aukera izango da. Dastaketaren prezioa 16,31 eurokoa da pertsonako, eta erreserba egitea beharrezkoa da, plazak mugatuak baitira. Parte hartzeko idatzi igartza@beasain.eus epostara edo 640 209 358 telefonora deitu.













