Olentzero eta Mari Domingi Zerainen ikusteko azken lekuak
Abenduaren 13an eta 14an antolatu dute bisiten asteburua aurten. Dagoeneko leku batzuk hartuta dauden aurren, geratzen dira erreserbatzeko tokiak.
Haurrak Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzak ematen, Aizpeako meatze gunean. Josune Zarandona Gabonetarako orain bi hilabete geratzen badira ere, dagoeneko irekita dago Zerainen Olentzero eta Mari Domingiri Aizpeako meatze gunean bisita egiteko izen ematea. Azken urteetan arrakasta handia izan zuen jarduera da eta herritar ugari inplikatzen dira antolaketa lanetan.
Aurten, abenduaren 13an eta 14an egongo da Olentzero eta Mari Domingiri bisita egiteko aukera. Pertsonako 12 euro ordaindu beharko da —2 urtetik beherako haurrak doan— eta bisitaz gain, amaieran, Zeraingo frontoian eskua lana egin eta mokadutxoa egiteko aukera ere izango da.
Oraindik ere toki batzuk geratzen dira, hemen egin daiteke erreserba.













