Toki Alai pilotalekua itxita datorren asteartera bitartean
Zegamako Toki Alai pilotalekua, artxiboko irudi batean. Hitza Zegamako Udalak jakitera eman duenez, Toki Alai pilotalekua herritarrentzako itxita dago atzoz geroztik, 11. Cava Festaren muntaketa lanak direla eta. Frontoiko ateak datorren asteartera arte egongo dira itxita, festa ondorengo desmuntatze lanak amaitu bitartean.
Horrekin batera, urriaren 28tik aurrera —datorren asteartea— frontoiko argiak piztuko dituztela ere aurreratu du udalak. Argiak 17:00etatik 19:00etara piztuko dituzte, egunak gero eta motzagoak eta hotzagoak izango diren asteetan, herritarrek aisialdirako gune bat izan dezaten.













