Wushu-Kung Fu seigarren Ligaren bigarren jardunaldia Beasainen jokatuko da
Larunbatean izango da Antzizar kiroldegian.
Wushu-Kung Fu laugarren ligaren lehenengo jardunaldiko partaide bat.Ariane Vierbücher Larunbatean jokatuko da VI. Wushu-Kung Fu Ligaren bigarren txapelketa, Beasaingo Antzizar kiroldegian, 10:30etik 15:00etara. Parte-hartzaileak Euskal Herriko eta Espainiako toki desberdinetatik etorriko dira. Haurren jaialdi berezia izango da, eta horrez gain, helduen kategoria desberdinak ere jokatuko dira. Sanda (borroka) eta Taolu (formak) modalitateak ikusgai izango dira. Antolatzaileak IWKF Indarra Tolosa, IWKFCD Lorea Beasain eta CEWK dira, eta giro polita eta parte-hartze zabala espero dute.
Aurreko edizioan, 120 parte-hartzaile elkartu ziren, adin tarte zabalarekin. Taoluetan, Lorea taldekoek 22 urrezko, 11 zilarrezko eta 5 brontzezko domina eskuratu zituzten, eta Sandan konbate tekniko eta errespetuzkoak jokatu ziren. Giro ona eta parte-hartze gaztea nabarmendu zuten antolatzaileek, eta aurreikuspenak dira oraingoan ere arrakasta eta giro antzekoa izatea, parte-hartzaileek arte hau gehiago ezagutzeko eta harreman-sare berriak sortzeko aukera izan dezaten.













