Ainhoa Arakamak irabazi du Cava Festako zozketan
Aizkorri guraso elkarteak antolatutako produktu sorta baten zozketa egin zen ostiral iluntzean Zegamako 11. Cava Festaren barruan. 336 izan zen zenbaki saritua eta Ainhoa Arakamak eraman zuen saskia. Guraso elkarteak eskerrak eman dizkie parte hartu zuten guztiei.













