Aldarrikapena eta festa giroa, Lazkaoko 8. Gazte Festetan
Buruko osagarrien poteoa eta bazkaria egin dituzte gaur. Guztira, 150 bat gaztek hartu dute parte antolatutako ekintzetan.
Lazkaoko Gazte Festak ospatzen ari dira asteburu honetan. Aurtengoa festak antolatzen dituzten zortzigarren urtea da eta Loratzeko erein lelopean gauzatzen ari dira.
Atzo eman zioten hasiera festei eta bihar arte luzatuko dira. Gaur, buruko osagarrien poteoarekin eman diote hasiera egunari, 13:00etan Malantza tabernan. Poteoaren ostean, Gazte Festetako komunikatua irakurri eta taldeko argazkia atera dute frontoian, eta ondoren, bazkaltzera batu dira 150 bat gazte inguru, leku berean. Bazkalostean bingo musikatua egin dute.
Elektropikala elektrotxarangak jarriko dio musika arratsaldeari eta gauean, 22:00etan hasita Ganibet, Zilibito Records eta Muxutruk erromeriarekin kontzertua izango da. Festei amaiera borobila emateko, gainera, bigarren urtez jarraian antolatu duten II. Takoi karrera.
Festa amaituta, bihar desmuntatze lanak egin eta jasotzeko eguna izango da.













