Ampo Ordiziak ezin izan du Bartzelona garaitu
Ordiziarrak atzetik ibili dira une oro markagailuan, eta azkenean 17-20 bukatu da neurketa.
Ampo Ordizia eta Bartzelonaren aurkako norgehiagoka, 2021ean Hiru asteko etenaren ondoren, Ohorezko Mailako errugbia Altamirara itzuli da. 12:00etan jokatutako partidan, Bartzelonaren aurka lehiatu da Ampo Ordizia, etxean bertan, baina zaleen indarra ez da nahikoa izan talde katalanari aurre egiteko. Ordiziarrak atzetik ibili dira une oro markagailuan, eta azkenean 17-20 bukatu da neurketa.
2025-2026 denboraldian hiru partida jokatu ditu Ampok. Ordiziarrak zazpigarren postuan zeuden gaurko norgehiagoka baino lehen, eta Bartzelona, berriz, sailkapeneko azken postuan. Gaur lortutako puntuak ondo etorriko zaizkio talde katalanari.













