Argi mozketak eragina izango du kiroldegiko hainbat zerbitzutan
11:00etatik 13:00etara moztuko dute argia Beasaingo Antzizar Kiroldegian, bihar.
Beasaingo Antziza Kiroldegiko igerilekuen eta hidroterapia gunea.Ariane Vierbücher Bihar, asteartea, 11:00etatik 13:00etara, Antzizar Kiroldegian argi mozketak izango dira. Beasaingo Udalak jakinarazi dutenez, arrazoia da Iberdrolak inguruko zuhaitzen adarrak moztu behar dituela, eta lan hori egin ahal izateko beharrezkoa izango da goi tentsioko linea etetea.
Mozketak bi ordu iraungo du eta tarte horretan ondorengo zerbitzuei eragingo die: hidroterapia gunea eta saunak; fitness gela (elektrizitatea behar duten makinak); arku tiraketa eta boxeo gelak; eta 7. eta 8. aldagelak.
Beasaingo Udalaren barkamena eskatu die erabiltzaileei eta herritarrei eragozpenengatik eta eskerrak eman ulermenagatik.













