Gaztaina jana antolatu du azarorako Adin Etxek
Idiazabalgo Adin Etxe jubilatu elkarteak gaztaina jana antolatu du datorren azaroaren 8rako. Elkartearen egoitzan bertan egingo dute, 20:00etan hasita.
Parte hartzeko izena eman behar da aurretik, eta 5 euro kobratuko da. Izena emateko azaroaren 3an eta 4an gerturatu beharko da Adin Etxeren egoitzara, 18:00etatik 19:00etara.













