Idiazabalgo Liburu Baby Kluba martxan, gaurtik
Liburu Baby Kluba Ordizian. Hitza Gaur arratsaldean egingo dute Idiazabalgo Liburu Baby Klubaren lehendabiziko saioa. Liburu Baby Kluba eskolaurreko haurren artean euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko irakurketa sustatzeko egitasmoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetza Departamentuak sustatzen du ekimena Mestiza Elkarte Artistiko-soziokulturalaren laguntzarekin; aurten 4. edizioa izango da eta Idiazabal lehenengoz batu da proiektura Ordizia, Legorreta eta Ataunekin batera.
Udaletxe zaharreko Kabia espazioan egingo dute saioa, 17:00etatik aurrera, 0 eta 5 urte bitarte haurrei eta haien familiei zuzenduta.













