Kale nagusia trafikoarentzat itxita egongo da igandera bitartean
Errepidea konpontzeko lanak egingo dituzte aste honetan. Autobusen geralekuetan aldaketak eragingo dituzte lan hauek.
Gaurtik datorren azaroaren 2ra bitartean (biak barne) Kale Nagusia trafikoarentzat itxita egongo da plaza parean. Segurako Udalak ohra bidez jakitera eman duenez, autobusak eta kotxeak pasatzen diren lekuan errepidea “erabat puskatuta” dago eta konponketa lanak egingo dituzte bertan.
Lanek irauten duten bitartean, autobus geltokiak Madalena, Germanene eta Zubiberriko biribilgunean izango dira, ohiko ordutegian. Era berean, Loinazpe eta Txindoki eskoletara joateko autobusa plazan hartzen duten ikasleek Germanen hartu beharko dute aste honetan.













