Pakistandar komunitatea boleibolak elkartuta
Boleibol txapelketa jokatu zuten larunbatean, Legorretan. Gipuzkoa, Araba eta Espainiako hamar taldek hartu zuten parte.
Pakistandar komunitateak boleibol txapelketa jokatu du asteburu honetan Legorretako Harripila kiroldegian. Legorretako taldeaz gain, Azkoitia, Arrasate, Agurain (Araba), Gasteiz (Araba), Zaragoza (Espainia) eta Errioxako (Espainia) hamar talde elkartu ziren pasa den larunbatean.
Txapelketaren hasiera 12:00etarako aurreikusita bazegoen ere, ordu betez atzeratu behar izan zuten, eskola kiroleko jardunaldiak zirela eta. Eguerditik iluntzera arte ez zuen etenik izan boleibol txapelketak, eta giro onean joan zela esan dute antolatzaileek.














