Punpairez eta Ianire Aranzabe, igandean Zaldibian
ZEK Zaldibia kultur taldeak antolatutako ekimena da. 18:00etan hasiko da eta sarrerak eskura daitezke dagoeneko.
Ianire Aranzabe altzagarra.Imanol G. Gurrutxaga Iganderako, azaroak 2, antolatu du ZEK Zaldibiako Ekintza Kulturala taldeak hurrengo emanaldia; aurretik izandako umore ikuskizuna errepikatuko dute: Imanol Olague, Antonio Iriarte, Maria Blanco, Xabin Fernandez eta June Gabarain musikari eta umoregile euskaldunen Punpairez late night show ikuskizuna. Oraingoan, gainera, Esanezin-eko Ianire Aranzabe elkarrizketatuko dute. Herri antzokian da, 18:00etan hasita. Sarrerak aurrez salgai daude liburutegian sei euroan, baina egunean bertan ere salgai egongo dira antzokian.













