Esteban Lasa kaleko asfaltatze lanak luzatu egingo dira
Esteban Lasa kalea. Beasaingo Udalak jakinarazi du Esteban Lasa kaleko asfaltatze lanak gaur arratsaldean, eta bihar goizean egingo direla, udalaren eskuetatik kanpoko arrazoiak medio.
Horren ondorioz, Esteban Lasa, Martina Maiz eta Igartetxe kaleko garaje komunitarioetara sartzea eta handik irtetea ezinezkoa izango da tarte horretan.
Udalak barkamena eskatu die herritarrei eragozpenengatik eta ulermena eta pazientzia eskertu ditu lanak amaitu bitartean.













