Euskal Selekzioa-Palestina partidarako autobusa Seguratik
Goizean 12:00etan irtengo da autobusa Seguratik eta partidaren ondoren, 23:00ak aldera izango da itzulera.
Datorren azaroaren 15ean Bilbon jokatuko den Euskal Selekzioa-Palestina futbol partidara joateko autobusa antolatzen ari da Seguran herritar talde bat. Goizean 12:00etan irtengo da autobusa Seguratik eta partidaren ondoren, 23:00ak aldera izango da itzulera.
Autobusa betez gero, 20 euro ordaindu beharko da buruko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik leku batzuk libre daude eta partidarako sarrerak ere momentuz eduki badituzte. Interesatuek Jaioneri deitu edo idatzi diezaiokete 647 052 529 telefonoan.













