‘Gaza Mon Amour’ filma bertsio originalean ikusgai izango da gaur Arerian
Zinema emanaldien denboraldiari hasiera emango dion aurreneko filma izango da. Datozenak azaroaren 12an, 19an eta 26an proiektatuko dira, bertsio originalean denak.
'Gaza Mon Amour' filmaren irudi bat. Lazkaon bueltan da zinema bertsio originalean baina euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera. Gaurtik hasita, hilabete osorako lau proiekzio aurreikusi dituzte Arerian, denak 18:45ean hasita. Aurreneko filma, Gaza Mon Amour izango da, maitasunaren inguruko arabierazko filma. 87 minutuko iraupena du, eta sarrera doan da.
Datozenak, azaroaren 12an, 19an eta 26an izango dira. 2019an ondutako Saint Frances ingelesezko filma, 2021ean egindako Flee, eta 2019an ateratako Deutsch stunde alemanierazko filma izango dira proiektatuko direnak, hurrenez hurren.













