Herrien eta erreken inguruko hitzaldia, gaur Lazkaon
EH Bilduk antolatzen dituen solasaldi saioen ekimenez gauzatuko da.
Lazkaoko EH Bilduren solasaldi saioekin jarraituta, herrien eta erreken inguruan hausnartzeko tartea hartuko dute gaur arratsaldean. 18:30etarako egin dute hitzordua, kultur etxeko erakusketa gelan. Ur agentziako teknikaria den Iñigo Auza lazkaotarrak gidatuko du saioa.












