N-1 errepideko Goierriko tunelak garbituko dituzte igandean
Hainbat errei itxi beharko dituzte Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorreta artean, eta zirkulazioan eragina izango dute.
Beasain eta Ordizia arteko tunelak, N-1 errepidean. Hitza Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 errepideko Goierriko tuneletako landaredia garbitzeko lanak egingo ditu igandean “ikusmena eta bide-segurtasuna bermatzeko”. Lan horiek 04:00etatik 14:00etara bitartean egingo dituzte, eta hainbat errei itxita egongo dira ordu tarte horretan.
- Beasain eta Ordizian artean. Donostiako noranzkoko ezkerreko erreia itxiko dute, 419 eta 420 kilometro puntuen artean.
- Itsasondo eta Legorreta artean. Donostiako noranzkoko eskuineko erreia itxiko dute, 423 eta 424 kilometro puntuen artean.
- Legorreta eta Ikaztegieta artean. Donostiako noranzkoko eskuineko erreia itxiko dute, 427 eta 428 kilometro puntuen artean.
- Ikaztegieta eta Legorreta artean. Gasteizko noranzkoko eskuineko erreia itxiko dute, 429 eta 427 kilometro puntuen artean.













