Tren zerbitzuak zirkulazio maiztasuna berreskuratuko du ostiraletik aurrera
Tren zerbitzuan murrizketak izan dira Gaintxurizketako tunelaren lanak direla eta. Ordutegia, albistean.
Ostiraletik aurrera tren zerbitzuak zirkulazio maiztasuna handituko du. Hala jakinarazi du Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak. Azken hilabeteetan, Gaintxurizketako tunelaren lanak direla eta, tren zerbitzuan murrizketak izan dira, baina normaltasunera itzuliko dira bi egunen buruan. Hona hemen ordutegiak.













