Usua Gabarain oroitzeko akuarela erakusketa
Aterpe tabernan dago ikusgai, azaroaren 11ra arte.
Usua Gabarain. Aterpe tabernan ikusgai dago Usua Gabarain Astorkiren (Donostia, 1947-2024) akuarelen erakusketa, In memoriam izenburupean. Gabarain naturaren edertasunari begirada samur eta sakon batez hurbildu zitzaion, eta bere lanetan paisaien, itsasertzen eta basoen esentzia jaso zuen. Erakusketa honek haren ondare artistiko eta humanoari omenaldia egiten dio. Azaroaren 11ra arte egongo da ikusgai.













