Antonio Somozak 'Cronicas de la barbarie' aurkeztuko du bihar
Idazle beasaindarrak diktaduraren errepresioari buruzko ikerketa-lana plazaratu du, Francoren heriotzaren 50. urteurrenaren atarian.
Malagako San Rafael hilerriko hilobietako bat, 2008ko apirilaren 14an egindako omenaldi-ekitaldi batean. Horman ikusten diren orban zuriak kare-hondarrei dagozkie.Antonio Somoza Bihar, asteartea, Beasaingo udaletxeko batzar areto nagusian izango da Antonio Somoza idazle, kazetari eta memoria demokratikoaren aldeko ekintzaile beasaindarraren azken lanaren aurkezpena, Cronicas de la barbarie izenburua duena. Liburu hau Ateneo Libertario El Acebuche argitaletxeak kaleratu du Cuadernos de Apoyo Mutuo bildumaren barruan. 18:30etan hasiko da aurkezpena.
Liburuak Francoren diktadurako errepresioaren garapena eta ondorioak aztertzen ditu, kazetaritza ikerketa, memoria eta historia uztartuz. Somozak urte luzez ikertu du memoria historikoaren arloa, eta lan hau ibilbide horren emaitza da.
Aurkezpena Francoren heriotzaren 50. urteurrenaren testuinguruan egingo da, eta idazleak gogoeta egingo du errepresio frankistaren aztarna sozial eta politikoek gaur egun oraindik duten oihartzunaz.
Sarrera librea izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.













