Nagusien lehen bi mailetan txapelak lortu dituzte pilotari goierritarrek
Nagusien ohorezko mailan Lapkeko Beñat Zubizarreta eta Beñat Garmendia izan dira irabazleak, eta bigarren mailakoan Tartaloetxeko Alex Sukia eta Iñaki Galdos. Kadeetako lehen mailako finala galdu dute Lapkeko Suhar Mantzizidorrek eta Xabier Alberdik.
Lapkeko Zubizarreta eta Garmendia, zuriz, txapelekin, eta pikotxean, Azketa eta Elizegi, zuriz horiek ere.Gipuzkoako Pilota Federazioa Goierriko zortzi pilotari aritu dira lehian asteburuan Gipuzkoako Kluben arteko eskuz binakako txapelketan. Hainbat herritako pilotariak izan arren, Goierriko bi kluben izenean lehiatu dira: Lazkaoko Lapke eta Zegamako Tartaloetxe.
Kadeteen lehen mailako finala izan zen jokatzen lehena ostiral iluntzean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Lapkeko Suhar Mantzizidor zaldibiarrak eta Xabier Alberdi ordiziarrak Behar Zanako Imanol Zufiria eta Xuban Ilarramendiren aurka galdu egin zuten (22-11).

Iñigo Alberdi eta Suhar Mantzizidor, ezkerrean pikotxean, azpitxapeldunaren garaikurrarekin.Gipuzkoako Pilota Federazioa
Frontoi berean, baina larunbatean, Nagusien ohorezko mailako finala goierritarren arteko derbia izan zen. Lapkeko Beñat Zubizarreta ataundarra eta Beñat Garmendia beasaindarra Tartaloetxeko Beñat Azketa beasaindarraren eta Aitor Elizegi zaldibiarraren aurka lehiatu ziren, eta lehenak nagusitu ziren (22-18).
Azkenik, atzo, Villabonako Bear Zana pilotalekuan, Tartaloetxeko Alex Sukia zaldibiarrak eta Iñaki Galdos zegamarrak Behar Zanako Andoni Olasagasti eta Julen Urruzola mendean hartu zituzten Nagusien 2. mailako finalean (22-12).

Tartaloetxeko Sukia eta Galdos, txapelekin.Gipuzkoako Pilota Federazioa













