'Ziarraize' filmari buruzko solasaldia Igartubeitin
Marina Lameiro eta Ione Atenea filmaren zuzendariak aritu dira solasean.
Igartubeiti baserri museoan Ziarraize filmaren emanaldia eta solasaldia egin dituzte larunbatean Zinemateka proiektuaren barruan. Zinemateka zine erakusketa ibiltaria da, eta landa eremuan bizi diren emakumeak protagonista dituen filmak eskaintzen ditu.
Aurizberriko (Nafarroa) biztanleekin batera osatutako filma da Ziarraize eta Hiruki Filmak ekoiztetxeak —Marina Lameiro, Garazi Erburu eta Ione Atenea— herriko biztanleak gonbidatu zituen beren komunitatearen erretratu filmikoa egitera. Prozesu parte-hartzaile batean oinarrituta ikusle huts izatetik egile izatera pasatu ziren aurizberritarrak; sormena eta autoirudikapena sustatu zituzten, partaidetza batzarren bidez.













