24. Korrika martxoaren 19tik 29ra izango da, Atharratzetik Bilbora
‘Euskara gara’ leloa izango du 2026ko edizioak. Errigora egitasmoa omenduko dute. Albistea, spota ikusgai.
24. Korrika gaur aurkeztu dute Gasteizen. Berria Badator 24. Korrika. Atharratzen (Zuberoa) hasiko da, martxoaren 19an, eta Bilbon amaitu, martxoaren 29an. Gaur aurkeztu dute Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean Euskara gara lelopean egingo den euskararen aldeko ekinaldi erraldoia. Korrikaren koordinatzaile Ane Elordik hartu du hitza, baita Maialen Begiristainek eta Lurdes Etxezarretak ere, AEKren Nazio Kontseiluaren ordezkariek.
Korrikaren doako aplikazioa eskura dago gaurtik, berrituta, Android eta IOS sistema operatiboentzat. Eta Korrikaren arropa eta petoa ere dagoeneko nahi duen orok eros ditzake hiriburuetako Korrika dendetan eta online dendan.
Korrikak Errigora egitasmoa omenduko du 2026ko edizioan.
Informazio gehiago Berria.eus webgunean.













