'Gaua' filma Lazkaoko Arerian ikusgai asteburuan
Bihar iritsiko da zinema aretoetara Paul Urkijoren ‘Gaua’ filma. Lazkaoko Arerian emango dute larunbatetik astelehenera, eta datozen asteetan Goierriko gainerako zinema aretoetan.
Paul Urkijo zuzendaria, ezkerrean, eta filmaren protagonista nagusiak, filmaren promozio irudi batean. Hitza Paul Urkijok zuzendutako Gaua filma bihar iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara. Aurrez bi jaialditan proiektatuko da soilik: Sitgesko Nazioarteko Zinemaldian eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean.
Gaueko pertsonaia mitologikoak bidelagun hartuta, XVII. mendeko sorgin ehiza betera jo du zinemagileak, orduko jazarpena azaleratzeko, eta ilunari argia bilatzeko.
Asteburu honetan Lazkaoko Arerian emango dute, azaroaren 15etik 17ra.
Datozen bi asteburuetan proiektatuko dute Goierriko gainerako lau zinema areto nagusietan. Ordizian eta Legazpin azaroaren 22ko asteburuan, eta Beasainen eta Zumarragan azaroaren 29koan.













