Sermond’s eta Rukula taldeen kontzertua Legorretan
Larunbatean da kontzertua, 22:30ean hasita.
Usurbilgo Rukula talde instrumentala. Hitza Satto taldeak antolatzen dituen Legorretako Herri Antzokiko kontzertuen barruan, larunbatean Sermond’s eta Rukula taldeak izango dira, 22:30etik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du. Sermond’s taldea Elorriotik (Bizkaia) dator eta punk-rocka egiten du. Rukula, berriz, Usurbilen (Gipuzkoa) sortutako talde instrumentala da.













