Giro paregabea Ataungo pilota jaialdian
Zubizarreta III.a eta Mariezkurrena II.a nagusitu dira Senar eta Albisuren aurka.
Ataungo pilota jaialdiaren bukaeran ateratako talde argazkia. GITB Hitzordu berezia zuten ataundarrek larunbat arratsaldeko binakako pilota jaialdi berezirako, eta Auzoeta kiroldegia bete-beteta, pilotariek ez zuten hutsik egin. Kanpokoekin batera, etxeko pilotariak izan ziren kantxan, eta neurketa benetan berezia izan zen ataundarrentzat: Zubizarreta III.a eta Mariezkurrena II.a bikoteak Senar eta Albisuren aurkako lehian garaipena eskuratu zuen, 22-16ko emaitzarekin. Emari biziko partida izanda, neurketari erritmo onean erantzunda eskuratu zuten garaipena; pilotarien intentsitateak, gainera, frontoiko giroa berotu zuen.
Babesa eta aitortza
Ataungo Udalak beste zenbait eragile eta babesleren laguntzarekin batera antolaturiko ekimena izan zen larunbatekoa, «herriko pilotariei babesa eman eta aitortza egiteko» helburuaz antolatuta.













