Hitzarok Nialaren magia ikuskizuna eta Iztuetara irteera antolatu ditu
‘Magia zaparrada’ ikuskizuna ostegunean da Herri Antzokian.
Hitzaro euskara elkarteak antolatuta, Niala magoaren Magia zaparrada ikuskizuna izango da ostegunean, hilaren 20an, Ordiziako Herri Antzokian, 17:00etan hasita. Dohainik da.
Bestalde, azaroaren 28an Lazkaomendiko Iztueta baserrira irteera antolatu dute. 09:30ean, Garagartzako plazako autobus geltokian jarri dute hitzordua. Mintzalagunentzat, AEK-ko ikasleentzat eta Hitzaroko bazkideentzat dohainik da; gainerakoek, 5 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko epea bihar arte da: hitzaro@gmail.com / 609 818 017.













