Josune Zubizarreta urologoaren hitzaldia, ostegunean Ordizian
Moherri Goierrik antolatutako ekitaldia D’elikatuzen da.
Ordiziako saskibaloi taldeak elkartasuna adierazi dio Movemberri. Hitza Movember kanpainaren barruan, ostegunean, hilaren 20an, Josune Zubizarreta Ormazabal urologo espezialistak hitzaldia egingo du Ordiziako D’elikatuz zentroan, 19:00etan. Gaia ondorengoa da: Bibotetik harago: prostatako eta barrabiletako minbiziaren aurkako prebentzioa eta gizonezkoen osasuna.
Igeriketa Lazkaon
Bestalde, Busti zaitez lelopean, azaroaren 27an, 19:00etan, Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian, elkartasunezko igeriketa saioa egingo da. Jarduera igerilekuan 100 metroko erreleboak egitea izango da. Edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, adina edo egoera fisikoa edozein dela ere.













