San Silvestre lasterketarako izen ematea irekita
Urtero bezala, Zegama-Aizkorri mendi maratoirako hiru dortsal zozkatuko dituzte kanpotik joaten diren lasterkarien artean.
Zegamako Sansilbestre probaren irteerako une bat, artxiboko irudian. Carlos Mediavilla Zegamako 13. San Silbestre lasterketarako izen ematea irekita dago jada, rockthesport.com web gunean. Izen ematea dortsalak amaitu arte —320— egongo da zabalik; aurretik 13 euro kostako da eta egunean bertan 20 euro. 12 urtetik gora duen edonork eman dezake izena; haurren lasterketak 17:00etan hasiko dira eta helduena 17:30ean.
Urtero bezala, Zegama-Aizkorri mendi maratoirako hiru dortsal zozkatuko dituzte kanpotik joaten diren lasterkarien artean. Gainera, 100 euroko sari berezi bat ere izango da marka hausten duenarentzat. Mutiletan 15’46’’ tan dago ezarrita marka 2019tik eta emakumezkoetan, berriz, 18’39’’tan 2022an.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dutxa zerbitzua egongo da kiroldegian.













