Zegamako Anduetzan Olentzerorekin eta Maridomingirekin egoteko azken sarrerak
Azaroaren 22ko eta 30eko, eta abenduaren 6ko eta 8ko saioetarako sarrerak daude soilik.
Abenduaren 21erako bitarte iragarri dauden 11 bisita egunetatik lautan bakarrik dago Zegamako Anduetzan Olentzerorekin eta Maridomingirekin egoteko tokia.
Lau txanda eskaintzen dituzte eguneko, eta azaroaren 22rako (15:30ean), azaroaren 30erako (15:30ean), abenduaren 6rako (15:30ean eta 17:15ean) eta abenduaren 8rako (15:30ean) soilik dago lekua.
Sarrerak gipuzkoanatura.eus webgunearen bidez hartu behar dira.














