Gabonetako koroak egiteko saioa Igartubeitin
Koroak material naturalekin eta berrerabilitakoekin egingo dituzte, eta etxetik materiala eramatea eskatu dute
Ezkioko Igartubeiti museoan, Gabonetako koroak egiteko saioa antolatu dute larunbaterako, 16:30ean. Koroak material naturalekin eta berrerabilitakoekin egingo dituzte, eta etxetik materiala eramatea eskatu dute. Saioa 3 euro kostako da pertsonako eta deskontuak izango dira familia txartelarekin. Izena emateko igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi, 618 004 131 zenbakira mezu bat bidali edo 943 72 29 78 telefonora deitu behar da.













